Aniztasunaren IV. Galaren ospakizuna TOPIC-en.

Home » Aniztasunaren IV. Galaren ospakizuna TOPIC-en #actualidad

Oiasso Museoa eta Chillida Leku museoekin batera, TOPIC Aniztasunaren IV. Galaren eszenatokia izango da berriro.

Urriaren 12an, TOPICeko antzokian izango da gala, 18:30ean. Bezperan, urriaren 11n Oiasso Museoan egingo du, eta urriaren 13an, igandean, Chillida Lekun.

Musika eta dantza emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik, eta museoek etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzeko duten balioa berresteko aukera emango dute.

Aniztasunaren Ekitaldira gonbidatutako artistak: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Juncal Cepeda eta Olga Grande, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldea, dantza garaikideko konpainia, aurten Donostiako Udalak ematen duen sarreraren Urrezko Danborra jaso duena.

Oraingo honetan, Emma Larretak berriro aurkeztuko duen Ekitaldiak Ana Pérez aktore eta antzerkigile eta Ezezagunoken sortzailea omenduko du. Irabazi-asmorik gabeko antzerki-elkarte hau 2008an sortu zen, eta bere helburua desgaitasun intelektuala duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean prestatzea eta antzeztea da.

Aniztasunaren Ekitaldi hau, musika, dantza eta antzerki festa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere elkartu direnak ekitaldi hau eskaini ahal izateko.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa