Otsailaren 3an, larunbata, bisita gidatu antzeztua eta tailerra + ikuskizuna antolatuko dira TOPIC-en.
Bisita gidatu antzeztua familientzat da, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Interesdunek 943650414 telefono-zenbakira deitu behar dute izena emateko, edo, bestela, cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatzi.
Tailerra + ikuskizuna jarduera konbinatuari dagokionez, lehendabizi tailerra izango da, 17:00etan eta ondoren ikuskizuna, 18:30ean. Kasu honetan Coriolis konpainiarena da eta ‘Trapos’ du izenburua. Iraupena: 44’; 4 urtetik aurrera. Hitzik gabe. Mahai txotxongiloa. Tailerra + ikuskizun jarduera konbinatu horretan izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.
Uruguaiko Konpainia 2014an sortu zen, antzerki bisualeko eta antzerki profileko objektuen ikuskizunak hainbat teknika eta hizkuntzatan ikertzeko, esperimentatzeko eta ekoizteko asmoz. Espainian, Portugalen, Kanadan, Txilen, Brasilen, Argentinan, Kolonbian, Mexikon eta Uruguain aurkeztu dituzte ikuskizunak. Sariak, aintzatespenak eta aipamenak jaso ditu estatuan eta nazioartean.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa