Aniztasunaren Gala.

Home » Aniztasunaren Gala #Uncategorized @eu

TOPIC, Oiasso eta Chillida Leku museoek aurten ere bat egin dute Aniztasunaren Gala ospatzeko. TOPIC-en kasuan, ekainaren 4an (larunbata) izango da, 19:00etan, egoitzako antzokian.

Musika eta dantza-emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik, eta museoek etorkizun zuzen eta jasangarria eraikitzeko duten balioa berresteko aukera emango du ekintza honek.

Aniztasunaren Galan artista hauek gonbidatu dituzte: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simón Ezquiaga, Ezezagunok antzerki-konpainia, Verdini Dantza Taldeko kideak eta Goyeneche Fundazioko antzerki taldea Herrikide iksatetxeko ikasleen laguntzarekin. Emma Larretak gala aurkeztuko du.

Musika, dantza eta antzerki-festa bat sormenari hainbat arlotatik lekua emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Mundu guztia gonbidatu nahi dugu ospakizun honetara, artista horien gaitasun handiaz parte hartu, partekatu eta gozatzeko Gipuzkoako hiru museoetan, bat egin baitute aurten ere, gala hori eskaintzeko. Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPIC-ek eta Chillida Lekuk laguntza eman nahi diete sortzaile horiei, baita beren ezgaitasun anitzetatik egiten duten lana ere.

Galarako sarrerek 5,00€ balio dute pertsonako. Informazio gehiago: www.topic.eus

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa