- This event has passed.
Urria 15, 2022
Bisita Gidatu Tematikoa
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Ondarea loratuz, gozatu! Ondare jasangarria lelopean, gure ondarearen jasangarritasunaren inguruko bisita gidatu tematiko bat proposatzen dugu. Txotxongiloaren irudiaren bitartez, birziklatzearen eta gero eta urriagoak diren baliabideen erabilera jasangarriaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditugu ume eta helduak, guztion artean mundu hobe bat sortzeko.
Bisitak hileko lehen larunbatean egingo dira: 16:30ean euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz, eta ordubeteko iraupena izango dute. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 6€ helduek /5€ 12 urte arteko haurrek.
