- This event has passed.
Urria 8, 2022 @ 6:30 pm - 7:30 pm
ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA – Gorakada (Euskal Herria)
Hauxe da Elzéard Bouffierren istorio zoragarria. Asmatutako artzain bat da, baina guztiz sinesgarria, zeinak urte asko igaro baitzituen zuhaitzak landatzen Provenzako eremu zabal batean, mortu idorra zena bizitzaz eta berdetasunez betetako gune bilakatzeraino. Istorio honek kontatzen du nola topatu ziren bi gizon bakardade azalezin baten erdian. Bata artzaina zen, eta bere bizilekua birbasotzen zuen, lurra salbatu ahal izateko. Bestea, berriz, bere buruaren bila zebilen gazte bat zen, eta deskubritu zuen borondatea eta eskuzabaltasuna direla erresilientziaren armak. Eta bien istorio honek oinarritzat ditu natura, gizakiaren indar sortzailea eta detaile txikiekiko maitasuna.
Aholkatutako adina: 7 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Euskara
