Tolosako Ekinbide Etxeak KULTUR KUDEATZAILE BAT KONTRATATZEKO DEIALDIA argitaratu du TOPIC-eko lan taldean sartzeko.

Home » Tolosako Ekinbide Etxeak KULTUR KUDEATZAILE BAT KONTRATATZEKO DEIALDIA argitaratu du TOPIC-eko lan taldean sartzeko #actualidad

LAN ESKAINTZA – KULTUR KUDEATZAILEA

Deialdia egiten duen erakundea: C.I.T. – Tolosako Ekinbide Etxea

Kokapena: Tolosa, Gipuzkoa

Kontratu mota: Mugagabea, sei hilabeteko probaldiarekin

Urteko ordainsaria: 32.700 € gordin

Lanaldia: Lanaldi osoko lana, ordutegi malguarekin eta erabateko prestasunarekin.

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Pertsona profesional eta konprometitu baten bila gabiltza, Tolosako TOPIC – Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren lantaldean kultur kudeatzaile gisa sartzeko. Kultura-proiektuak planifikatzea, programatzea, koordinatzea eta gauzatzea izango da bere lana, bai eta museo, erakusketa eta hezkuntza jarduerak kudeatzea ere, kulturarako sarbidea eta askotariko ikusleen garapena sustatuz.

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Erakusketak, programazio eszenikoa, jarduera pedagogikoak eta zentroaren programazioarekin zerikusia duten guztiak planifikatu eta kudeatzea.
  • Bildumen kudeaketa: kontserbazioa, dokumentazioa, ikerketa eta zabalkuntza.
  • TOPICeko Dokumentazio Zentroaren koordinazioa eta jendearentzako arreta.
  • Irisgarritasun, komunikazio eta kultura hedapenerako estrategiak proposatzea eta garatzea, bai estatuan, bai nazioartean.
  • Jardueraren kudeaketa ekonomikoa: jarraipen ekonomikoa eta finantzaketa lortzea.
  • Artista, konpainia, hornitzaile eta erakunde laguntzaileekiko harremana.
  • Egitasmoetako txostenak, argitalpenak eta estatistikak egitea.

EZINBESTEKO BALDINTZAK

  • Unibertsitate-titulazioa (gradua edo lizentziatura).
  • Euskararen ezagutza egiaztatzea (C1 maila).
  • Ingelesaren ezagutza egiaztatzea (B2 maila).
  • Urtebeteko gutxieneko esperientzia arlo hauetakoren batean:
  • Arte eszenikoekin lotutako museoen edo Kultur ekipamenduen kudeaketa.
  • Erakusketa-aretoetako edo ekipamendu eszenikoetako kultura-proiektuak programatzea eta koordinatzea.
  • Kultura-planifikazioari, ekitaldien kudeaketari eta kultura-baliabideen administrazioari buruzko ezagutza izatea.
  • Disponibilitate osoa.

BALORATUKO DA

  • Sentsibilitate artistikoa, kulturala eta soziala.
  • Lidergorako eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Antolatzeko, komunikatzeko eta negoziatzeko trebetasunak.
  • Publikoak aztertzeko estrategiak ezagutzea.
  • Komunitate edo talde ahulekin lan egiten esperientzia izatea.

NOLA PARTE HARTU

Interesdunek irailaren 15era arte bidali beharko dute hautagaitza, honako hauek aurkeztuz:

  1. Curriculum vitae eguneratua.
  2. Eskatutako titulazioen kopiak.
  3. TOPICerako proposamen eta balizko hobekuntzekin idatzia.

Entrega presentziala: C.I.T. Tolosako Ekinbide Etxea

Euskal Herria Plaza 1, Tolosa, Gipuzkoa

Entrega telematikoa:

✉️ cit@cittolosa.com

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa