Martxoaren 22an, Titereszenaren programazioaren barruan, “Hamelinen isiltasuna” ikusi ahal izango dugu, Farres Brothersen ikuskizun inklusiboa. Ikuskizun hau 2018ko Fetén Saria izan zen, antzerki- eta inklusio-proposamen onenari. Kontua da istorio bera bi ikuspuntutatik kontatzea: hitzekin eta hitzik gabe. Testua Zeinu Hizkuntzarekin konbinatzen da.
Clara eta Bruno anaiak dira. Hamelin hirian gertatu zena bizi izan zuten haurretako bi dira. Adinekoak direla, pertsonaia arraro batek berriro kontatzeko eskatu die. Batzuetan iraganera itzuli behar izaten da gauzak bere lekuan jartzeko. Zer gertatuko litzateke txirula-jole ospetsuaren ipuinean neskato gor bat balego?
Zuzendaria: Jordi palet Puig
Egilea: Farres brothers
Antzezleak: Olalla Moreno, Jordi Farrés eta Pep Farrés
Teknika: Txotxongiloak eta objektuak
Adina: 8 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Gaztelera
Tailerreko eta ikuskizuneko sarrera-konbinatu honetarako izen-emateak 943650414 telefonora deituz edo pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora bidaliz egin behar dira.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa