TOPIC berriro ari da Emaus Fundazioarekin lankidetzan, hainbat tailer egitea barne hartzen duen proiektu baten bidez. Lehenengoa aste honetan izan da, Emaus Gizarte Fundazioan, txotxongiloen eraikuntzari bakarrik eskainia. Goyeneche fundazioko eta Matia fundazioko kideak bertaratu ziren.
Hurrengo saioa ekainaren 2an izango da, eta hor amaituko da txotxongiloen eraikuntzarekin, pertsonaien eta istorioen karakterizazioa lantzeko. Azkenik, proiektua TOPIC-eko anbigu aretoan txotxongiloen erakusketa bat eginez amaitzea da asmoa, uztailaren hasieratik abuztuaren amaierara arte. Proiektu honen helburua edo ideia nagusia, erakunde eta pertsona ezberdinekin lankidetzan aritzeaz gain, txotxongiloen bidez bizitza istorioak partekatzea da.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa