Itzuli erakusketen zerrendara

Formosako Txotxongilo Antzerkia.

2020 | Taiwan
Taipeiko Espainiako Ekonomia eta Kultura Bulegoak eta Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak “Formosako Txotxongilo Antzerkia” izeneko erakusketa birtuala aurkeztu dute. Taiwandik kanpo egin den Taiwango txotxongiloen erakusketarik handiena da. Martxoaren 14an inauguratzea aurreikusita bazegoen ere, COVID-19a zela eta, bertan behera utzi behar izan zen. Orain, nolabaiteko bere “berrogeialdia” bete ostean, profesional-talde batek erakusketaren proiektu birtuala garatu du eta jendeari ondorengo webgunearen bidez aurkeztu diote: teatrodemarionetasdeformosa.com.
Ezin gara etxetik irten erakusketara joateko, baina erakusketa bera gure etxeetara sar daiteke Taipeiko Espainiako Ekonomia eta Kultura Bulegoak sortu duen webgunearen bitartez. Webgunea bost hizkuntzatara dago itzulia eta “berrogeialdian” zehar sortu zen bi arrazoirengatik: publikoak historian zehar ibilbide bat egiteko eta Taiwandik ekarritako pieza paregabe hauen aukeraketa bikainaz gozatzeko.

Erakusketak, mota guztietako 180 txotxongiloren aukeraketaren bidez, Taiwango historiaren zati bat kontatzeaz gain, irlaren kulturara hurbiltzen gaitu, txotxongilo-bilduma hainbat eszenatoki eta musika-tresna tradizionalekin uztartuz. Etorkizun batean erakusketaren irekiera posible izango delakoan, Tolosan egongo da 2020ko azaroaren 1a arte.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa