Itzuli erakusketen zerrendara

Eroen ontzia.

2016 | Katalunia
Joan Baixasek ikusleek ikuskizunean aktiboki parte hartzea nahi du, ikuskizuna bera ‘mugiezina eta isila’ dela definitzen baitu. ‘Ez da eskulturen erakusketa bat, antzezlan bat izaten jarraitzen du, baina ez da mugimenduan eta hitzetan oinarritzen, baizik eta objektuen presentzian eta ikusleek, objektu horiek ikustean, asmatzen dituzten istorioetan’.

Baixasek argi dauka nola gustatuko litzaiokeen ikusleak artelan hauen artean mugitzea: ‘Jokora anima daitezela.
Proposamen honen bitartez, hausnarketa eta irudimena sustatzen dira, elkarrekin antzerkia egitea da eskatzen dena. Nik ez dut antzeztu behar, baina zuk bai, zure irudimenarekin. Beraz, jolasteko eta hausnartzeko gonbita da. Nik uste, txotxongiloak baino poema bisualak direla. Obra hauekin lanean nenbilenean, txotxongiloak mugitu gabe antzerkia egiteko gai ote nintzen ikusi nahi nuen.’

Bestalde, ‘Eroen ontzia’ erakusketan pintura-bilduma txiki batez gozatzeko aukera ere izango dugu, kontuan hartuta Baixasek apenas erakutsi dituela bere pintura-obrak. “Beti esan izan ohi dut artistikoki pinturaren eta antzerkiaren artean nagoela, baina nire garapen profesionala antzerkian izan da. Pintura osagarri bat izan da, gehigarri bat, meditazio- eta introspekzio-zona bat”.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa