Itzuli erakusketen zerrendara

Paper Antzerkia.

2021 - 2022 | Frantzia
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen, 1811. urtean, familia-antzerki gisa, eta Europara zabaldu zen XX. mendearen hasierara arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau haurrei nahiz helduei zuzenduta dago.

Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, Europa mailan espezialitate honek duen erreferentzia-izenik handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar eginiko lanen bilduma eskaintzen dugu erakusketa honetan.
Era berean, paperezko antzerkiaren historiari ere errapaso bat emango diogu, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezen bitartez. Ondoren, paperezko antzerki garaikidearekin jarraituko dugu, eta ikuskizunen laburpenen bideoak ikusiko ditugu. Zatoz erakusketa ikusita, genero honetako berezienetakoa da eta!
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa