Itzuli erakusketen zerrendara

Txotxongilo bizidunak.

2018 - 2019 | Espainia
Apurka-apurka eta erakusketaz erakusketa, TOPIC-ek 10 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko erakusketa iristear da. Urte hauetan guztietan txotxongilo ezberdinak erakusten saiatu gara, txotxongilo garaikideetatik tradizionaletaraino. Horrela, bi mende egin dugu atzera, txotxongiloak haurrak eta helduak entretenitzeko aukera bakarrenetarikoa ziren garaira. Une hartan, txotxongiloak propaganda politikoa egiteko bide bakarra ziren, herritargoaren atsekabea modu dibertigarri eta subliminal batean adierazteko modua baitzen. ‘Stop motion’ teknika mugimendu bizidunak sortzeko erabiltzen da, eta, horretarako, objektu bat aukeratzen da bizidun bihurtzeko. Kasu honetan, adibidez, jostailuak, panpin artikulatuak edo plastilina bidez egindako pertsonaia zurrunak edo malguak izan daitezke.
Animazio-teknika artisaua da, objektu bat manipulatzen baita, eskuz eta fotogramaz fotograma. Beraz, ikus dezakezuen moduan, zerikusi handia du txotxongiloen munduarekin: objektuen animazioa, panpin artikulatuak, artisau-teknikak… Ezberdintasun bakarra erakusketan dago; izan ere, txotxongiloen ikuskizunak zuzenean dira, baina stop motion bidezkoak, aurretiaz prestatuak daude. Erakusketarako lanak aukeratzeko, TOPIC-en ezaguna dugun Coke Riobóo saritua daukagu. Riobóok stop motion teknikaren inguruko hainbat ikastaro eskaini ditu gure etxean, Lourdes Villagomez kidearekin batera, eta biek aparteko bilduma bat osatu dute TOPIC-era gerturatzen direnek animazio-zinemaren adierazgarritasunaz goza dezaten. Horrez gain, ekintza osagarri batzuk ere egongo dira, baina joango gara horren inguruko informazioa ematen.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa