Itzuli erakusketen zerrendara

Hari guztiak eskuan.

2015 | Herbehereak
Damiëten figuren lehen erakusketa duela hamar urte izan zen Dordrecht hirian, Herbeheretan. Arte House-ko zuzendariak hala idatzi zuen: “Txotxongiloak eta dekoratuaren zati bat ikusi nituenean, liluratuta gelditu nintzen, nahiz eta ez nekien zeri begira ari nintzen. Oraindik ere, nire esku artean ditudan arren, zaila egiten da azaltzea nondik datorren erakargarritasun hori”.

Esan liteke ia ezer erabili gabe sortzen direla: kartoi zatiak, alanbreak, lumak, etxean kasualitatez aurkitzen ditugun objektuak, hala nola, kanpaia bat, abaniko bat edo fruta pieza bat…
Material “pobre” horiek azken batean apartak eta garestiak bihurtzen amaitzen dute eta apaintzeko objektu izateaz gain, arte primitiboarekin erlazionatzen dira, erritual bitxi batzuen objektu magikoekin.

Material ezberdinen uztarketa espontaneo honek fantasia surrealistak sortzen ditu ikuslearengan. Baliteke ikusleak magikoa eta primitiboa den guztia haur txikien barne-munduarekin lotzea; izan ere, artista askoren inspirazio-iturria da. Songinkeriaren aurak ez du aldatzen txotxongiloen irudi barregarri hori, nahiz eta ondo gordeta izaten ditugun izu, beldur edo tentsio sentimenduak sorrarazten dituen. Txotxongiloek berezi eta alaiak izaten jarraitzen dute. Hau da, nire iritziz, Van Dalsumen obratik begirada ez kentzearen arrazoia, nahasketaren zentzugabekeria da. Plazerari, materialen erabilerari eta sentimenduei dagokienez, ez dut alde handiegirik ikusten margolan edo eskultura batekin alderatuz gero. Horregatik, testuinguru artistiko batean erakustea aukera ezin egokiagoa da.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa