Volver al listado de exposiciones

Ni Pinotxo naiz.

Escalante Centre Teatral | 2012 | Valentzia
Aski ezaguna dugu Pinotxo egurrezko panpinaren istorioa, bere aita Geppettok zizelkatu, eta, ondoren, maitagarri batek egiazko mutiko batean bilakatu zuenarena. Baina ziur al zaude ezagutzen duzun istorioak Pinotxoren abentura guztiak kontatzen dituela?

Artearen eta antzerkiaren artean kokatzen den esperientzia honek zenbait balio azpimarratu nahi ditu, horien artean: gurasoekiko harremana, aniztasunaren aberastasuna, integrazioa, norberaren nortasuna bilatzea, heriotza, laguntasuna eta leialtasuna.
Escalante Centre Teatral-ek sortutako ‘Ni Pinotxo naiz’ erakusketa honek Carlo Collodiren istorio originalera hurbiltzen gaitu. Pinotxo ume ezberdin bat da, egurrezko txotxongilo bat baita, hezur-haragizko ume batean bihurtu nahi duena, gizartean integratua sentiarazteko. Publiko gaztea identifikatuta sentituko da Pinotxok aurre egin beharko dien erabaki eta arazoekin.

Heldu al daiteke txotxongilo bat gizaki izatera? Eta gizaki bat txotxongilo izatera? Zerk egiten gaitu gizaki?
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa