TOPIC-ek txotxongiloaren munduruari buruzko ezagutza gorde eta zabaltzea helburu duen Dokumentazio Zentro garrantzitsu bat du. Horretarako, zentroak honako zeregin hauek betetzen ditu:
Gaur egun, honako baliabideak kontsultagarri ditugu: 4.000 bideo baino gehiago, 65.000 argazki baino gehiago, 1.700 liburu baino gehiago, 5.000 kartel baino gehiago eta 2.600 txotxongilo baino gehiago.
Hemendik aurrera, hiru hilean behin buletin bat izango dugu eta han jakinaraziko ditugu Zentroan hilero sartzen diren berrikuntza guztiak.
Dokumentazio Zentroa txotxongiloen munduari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituen edozein ikertzaile edo pertsonarei irekita dago. Hori modu presentzialean egin daiteke, Tolosara joanez eta TOPIC-eko instalazioak erabiliz edo web orrian bertan.
Neguko ordutegia
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: itxita (jaiegunak eta zubiak izan ezik)
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; Ihauterietan otsailaren 16tik 22ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa