Abenduaren 13an, larunbata, Gorakada taldearen “Moko” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu antzokian, 18:30ean.
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen. Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen.
Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen. Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat. Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Ikuskizunaren aurretik, 17:00etan, arrakasta handia izaten ari den ohiko familia tailerra egingo da. Tailer+erakusketa paketeak ondo funtzionatu du sortu zenetik, oso familiako aisialdirako aukera osoa baita.
Goizean, gainera, TOPIC pedagogia saileko kideetako batek gidatutako bisita gidatu dramatizatuaz gozatu ahal izango dugu, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.
Ikuskizunaren teknika: txotxongilo bizidunak eta objetuak
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera
Iraupena: 55′
Hizkuntza: euskara
Tailer + ikuskizun bateratu honetarako izen-ematea 943650414 telefono zenbakira deituta edo pedagogia@cittolosa.com helbidera mezua bidali behar da.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa