Asteburu honetan, Titereszena programari lotutako hainbat jarduera izango dira TOPIC-en. Lehenengoa ostiralean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren omenezko erakusketa inauguratuko da, eta Anbigu aretoan izango da ikusgai maiatzaren 18ra arte. Larunbatean, hilak 29, beste bisita gidatu bat egingo da Museora, 11.30 euskaraz eta 12.30 gaztelaniaz. Larunbatean ere, 11:30ean, barazkiekin txotxongiloak egiteko moduari buruzko doako tailerra izango da Zerkausian. Azkenik, martxoaren 30ean, igandean, Iñaki Rikartek, Kulunka konpainiako kideak, konpainiak maskara espresiboen arloan egiten duen lan sortzailera hurbiltzea helburu duen tailerra aurkeztuko du.



Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa