TOPIC-ek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta UNIMA Euskal Herriarekin lankidetzan, Udazkeneko Eskolaren VI. edizioa antolatu du, azaroaren 16tik 27ra, Titirijai jaialdiarekin batera.
Seigarren edizio honetan, Teatro 2 + Ky taldeko Vladimir Zakharov errusiarrak sortutako txotxongilo mota bat berreskuratu eta ezagutzera emango da. Txotxongilo horri eskumuturreko-txotxongiloa deitu zion, txotxongiloa animatzen duenaren eskumuturrari egokitzen baitzaio. Zakharoven sorkuntza handia txotxongiloari bizi-itxura osoa emateko behar ziren kontrol eta mekanismoak garatzea izan zen.
TOPIC-en egingo den tailerraren helburua zera da: Zakharov eskumuturreko txotxongiloak egin, manipulatzeko teknikaren ezagutza zaindu eta zabaltzea. 95 orduko iraupena izango du eta 12 parte-hartzaile onartuko dira.
Izena emateko, jarri harremanetan pedagogia@cittolosa.com-ekin edo deitu +34943650414 telefonora.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa