Txotxongiloen Nazioarteko Eguna: tailerra + ikuskizuna martxoaren 18rako.

Home » Txotxongiloen Nazioarteko Eguna: tailerra + ikuskizuna martxoaren 18rako #Uncategorized @eu

Martxoaren 18an, berriz ere, tailerra + familia-ikuskizuna formulaz gozatzeko aukera izngo dugu, Txotxongiloen Nazioarteko Eguna dela eta. Lehendabizi tailerra izango da, 16:30ean, kasu honetan, eta 18:30ean ikuskizuna: ‘Istorio bat ahuspez’, italiako La Baracca konpainiaren eskutik. Hitzik gabeko ikuskizuna da, 35 minutu iraungo duena.

Etxe eta espazio desberdinetan bizi diren bi pertsonaia ingurune oso desberdinetan mugitzen dira, eta ikuspegi desberdinak dituzte gauzei buruz. Bakoitzak badu bere eguneroko bizitza, ziurtasunez, beldurrez eta izuz betea, eta badu orobat beste batzuekin topo egiteko jakin-mina. Biak lotzen dituen elementu bakarra dago: bi etxeen artean bizi den katu gorri txiki bat. Lau hankako laguntxoak ihes egiten duenean elkartuko dira, eta haren bila ibiltzeak deskubrimenduz eta sorpresaz betetako bidaia batean eramango ditu. Bidean galdu egingo dira, elkarren konpainiaz gozatuko dute, eta ia ahaztu ere egingo dute zergatik elkartu diren. Hala, ia kasualitatez, edo ez, espazioak hankaz gora jarriko dira eta ikuspegiak gurutzatu egingo dira, dimentsio partekatu berri bat sortuz.

Txotxongiloaren Nazioarteko Egunean bertan, asteartean, hilak 21, ateak zabalik egongo dira Museora eta bisita gidatu pare bat: 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.

Tailerra + ikuskizun jarduera konbinatu horretan izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa