Victoria Eugenia antzokiak Titirijai Jaialdiko ikuskizunak eta erakusketa bat eskainiko ditu bere azaroko programazioan.

Home » Victoria Eugenia antzokiak Titirijai Jaialdiko ikuskizunak eta erakusketa bat eskainiko ditu bere azaroko programazioan #actualidad

Azaroaren 9tik 15era, antzokiko foyer-a TOPICek prestatutako mundu osoko txotxongiloen bilduma liluragarri batez beteko da. Indonesiako Wayang Golek-etik hasi eta Vietnamgo ur gaineko txotxongiloetaraino, Indiako pieza koloretsuak eta Europako txotxongilo tradizionalak barne, erakusketak arte honen historian eta aniztasunean arakatzeko aukera emango du.

Erakusketa zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 13:30era. Hilaren 13tik 15era irekita izango da 19:00etatik 22:00etara, eta antzokiko programazioaren baitan dauden ikuskizunetarako sarrera dutenek bisitatu ahalko dute.

Erakusketaz gain, hiru ikuskizun ere ikusi ahal izango dira Victoria Eugenia Cluben azaroaren 29tik abenduaren 1era:

  • Azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, L ‘Alinea frantziar konpainiaren eskutik Historias cortas, sin palabras. Hiru istorio labur dira, 15 minutukoak bakoitza, eskularruzko txotxongiloak, kontrabaxu eta baxuko zuzeneko musikarekin.
  • Di Filippo italiarrek Variations aurkeztuko dute azaroaren 30ean arratsaldeko 17:00etan. Harizko txotxongiloen keinu bidezko ikuskizuna da.
  • Azkenik, igandean, abenduaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan, Malagako (Espainia) Ángeles de Trapo konpainiakoak izango dira Error 404 antzezlanarekin. Keinu bidezko ikuskizuna da, mahai-txotxongiloekin.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa