Gaur aurkeztu da TOPIC-en azaroaren 22tik 30era egingo den Titirijai jaialdiaren 43. edizioa.
Inaugurazio-ekitaldia azaroaren 22an, larunbata, izango da, 18:00etan, Belgikako O quel dommage konpainiaren “Ma tache” ikuskizunarekin.
Aurten Katalunia, Andaluzia, Galizia, Errioxa, Huesca eta Euskal Herriko 15 konpainia ditugu, baita Frantzia, Alemania, Italia eta Belgikako lau atzerritar ere.
47 emanaldi izango dira Tolosa, Urnieta, Eibar, Pasaia, Hondarribia eta Sestao artean.
Kaleko emanaldiak, azken asteburuan, Alhondegia plazan, Euskal Herria plazan eta plaza berriko kioskoaren barruan eskainiko dira. Aurten, Udalaren laguntzarekin, ikuskizun pare bat eramango dugu Iurramendi eta Uzturre egoitzetara.
Jaialdiaren baitan, Gelede maskaren erakusketa ikusi ahal izango da Anbigu aretoan, abenduaren 7ra arte. Erakusketa honen zati bat Tolosako dendetako erakusleihoetan ere ikus ahal izango da, oraingo honetan bilduma Benin eta Nigeriakoa baita.
Aurreko edizioetan bezala, hitzaldi eta topaketetarako gune bat egongo da. Azken kasu horretan, profesionalei zuzendutako topaketa batez ari gara. Bestalde, Jaialdia RITTO Nazioarteko Txotxongilo eta Objektuen Antzerki Jaialdien Sarearen parte da eta lankidetza honen ondorioz, aurten Txile, Brasil eta Italiako jaialdietako hiru zuzendariren bisita jasoko dugu.
Azaroaren 28an, ostirala, “El Testamento” ikuskizunaren ondoren, Marie de Johng konpainiako Jokin Oregi, El patio konpainiako Izaskun Fernández eta Julian Sáenz antzerkigileekin eta Ramón Molins aktore eta Zum Zum Teatre konpainiako zuzendariarekin batera solasaldia izango dugu, “Testamentua” ikuskizuna sortzeko prozesua azaltzeko.
Beste familia-tailer batzuk izango ditugu, bi zehazki. Lehenengoa, 23an, TOPIC-eko arkupeetan, eta bigarrena, 30ean, TOPIC-en; Txinako itzalen tailer batekin, Valeria Gugliettik emana. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa