Urriaren 18an, TOPIC-eko antzokian izango da ekitaldia, 19:00etan. Bezperan, urriaren 17an, Oiasso Museoan izango da, 19:00etan ere eta urriaren 19an, igandean, Chillida Lekun, 12:00etan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen ekitaldi hau musika, dantza eta antzerki festa bat da, aniztasunetik sorkuntzari lekua egiteko. Bosgarren urteurrena ospatzen duen hitzordu honen gai nagusia aukeratutako familiaren ingurukoa izango da.
Bosgarren edizio honetan, hiru eszenatokietan parte hartuko dute Iñaki Salvador, Galaren musika zuzendariak, Jakes Txapartegik, Simon Ezquiagak, Esther Barandiaranek, Magicising Teatroak, Uikan Dantza Taldeak, Herrikide Antzerki Konpainiak (Tolosan), Ezezagunok-ek (Oiasso Museoan eta Chillida Lekun) eta Verdini Dantza Taldeak (Chillida Lekun).
Berriro ere, Emma Larreta izango da zeremonia-gidaria, eta artista guztien sormen-gaitasunaz gozatzeko, parte hartzeko eta partekatzeko gonbita egiten duen programa bat aurkeztuko du. Beste behin ere, ekitaldi hau musika, dantza eta antzerki festa bihurtuko da, aniztasunetik sormenari espazioa eman nahi diona.
Galara joateko sarrerek 5 € balio dute pertsonako, eta museo bakoitzean jarriko dira salgai. Informazio gehiago lortzeko: www.topic.eus

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa