AVIAMA, Txotxongiloa maite duten hirien nazioarteko elkartea, besteak beste, Tolosa eta TOPIC erreferentziazko zentro gisa partaide direla, Kanadako Saguenay herrian elkartu da, herri horretako txotxongiloen nazioarteko jaialdiaren barruan, AVIAMA 2023ren Urteko Batzar Nagusia burutzeko asmoz. Batzar orokorra, AVIAMAk artisten mobilizazioari eta txotxongiloaren arteei buruzko erabakiak hartzen dituztenen nazioarteko lankidetzari buruz ematen dituen orientabideak berresteko eta elkartzeko aukera da.
1989an sortu zen Saguenayko Txotxongiloen Artearen Nazioarteko Jaialdia (FIAMS). Adin guztietarako txotxongilo-antzerkiaren bi urtez behin antolatzen den gertaera garrantzitsua da, eta nazio mailan zein nazioartean ospe handia du, programazioaren zabaltasuna eta kalitatea direla eta. FIAMS profesionalen topaleku eta trukerako gunea da, txotxongiloen sektoreko sortzaileen grina asetzeko antolatzen diren jardueren bidez: solasaldiak, prestakuntza-saioak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegi espezializatuak, gaikako gauak, erakusketak, etab.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa