Ohikoa den bezala, Portugaleteko Rialia museoak erakusketa berezia eskaintzen du urtearen amaierari begira, publiko guztiek gozatu ahal izan dezaten, batez ere familiengan eta txikiengan pentsatuz, oporraldirako plan bat bezala. Aurten TOPIC-eko erakusketa bat da protagonista eta otsailaren 22ra arte egongo da zabalik.
TOPIC-eko bilduma osatzen duten 2.800 piezetatik 50 piezek osatzen dute erakusketa. Jatorri asiarra, afrikarra eta europarra duten txotxongiloek mugak hausten dituen eta harmonian kohabitatzen den konbinazio erakargarria eskaintzen dute. Piezak hainbat teknikatakoak dira eta deskripzio-kartela batekin (euskaraz/gaztelaniaz) lagunduta doaz. Itzalek, berriz, beren bionbo argiztatua dute.
Kartelgintza da ikusgai dagoen beste elementuetako bat eta balio erantsia ematen die piezei. Pieza-multzo bakoitzak QR kode bat du, eta bisitariek katalogo informatibo bat deskarga dezakete. Gainera, erakusgai dauden pieza batzuek QR kode propioa dute, txotxongiloa 3D-an bisitarien gailu mugikorrean bertan ikusi ahal izateko. Bisitariek QR lotura bat ere izango dute, TOPIC birtualki bisitatu ahal izateko.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa