Txapelarte erakusketa ibiltaria da, gure nortasunaren ikono bat omentzen duena: Txapela. Euskal kulturan hain errotuta dagoen pieza honen azpian, hainbat diziplinatako artistek Boinas Eloseguiren txapelak, espresioz, kolorez eta mezuz betetako lan paregabe bihurtu dituzte euren eskuz. Erakusketa gaur ireki da TOPIC-eko Anbigun eta urriaren 6ra arte egongo da ikusgai.
Erakusketa hau ‘Kapeladun Ibilaldia’ programaren parte da. Ekimen hau Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak bultzatu zuen duela 3 urte, artearen, modaren eta tradizioaren bidez negozioei bizia emateko.
Gainera, Txapelartek helburu solidarioa du: Txapel guztiak enkantean jarriko dira Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde, puntada, marra eta forma bakoitzean artea eta konpromiso soziala batuz. Oraingo honetan azaroaren 11n izango da enkantea, Donostian, San Martin eguna dela aprobetxatuz.

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa