Txotxongilo bat ez da berez bizirik dagoen gorputz bat, baina norbaitek esku artean hartzen duenean, begirada bat eskaintzen dionean, ahotsa edo mugimendua ematen dionean, zerbait gertatzen da: objektuak presentzia hartzen du, eta ikusleak bizitza sumatzen du haren baitan.
Zinema eta literatura ere antzeko leku batean kokatzen dira. Biek sortzen dituzte gorputzak, izakiak eta munduak; biek ematen diete ahotsa existitzen ez ziren pertsonaiei; biek bihurtzen dute irudimena esperientzia partekatu. Pantailan edo orrialdeetan agertzen diren izaki sortuek , munstroek, panpinek, gorputz artifizialek edo pertsonaia arraroek, gure galdera sakonenetako batzuk itzultzen dizkigute: zer da bizirik egotea? zer da gorputz bat izatea? eta zer ardura dugu guk sortzen dugunarekiko?
Museoko “Gelditutako denboraren txokoa” gunean, txotxongiloak eta haien inguruko iruditeria zinemaren eta telesailen bidez agertzen dira, une laburretan, eszena hautatuetan, denboraren barruan gordeta bezala. Ziklo honek irudi horiek aktibatu nahi ditu: pantailako aipamen isolatu izatetik, solaserako, irakurketarako eta esperientzia kolektiborako abiapuntu bihurtu.
Horregatik, Topic._Udako patioak ez da soilik filmak ikusteko edo liburuez hitz egiteko proposamen bat. Txotxongiloen mundutik abiatuta, gorputzari, sorkuntzari eta bizitza ematearen misterioari begiratzeko gonbidapena da.
Ziklo hau uztaileko ostiral guztietan izango da, anbigu aretoan, 18:00etan eta 3 €-ko kostua izango du. Ordu horretan, anbigu aretoa erabat eraldatuko da, aire zabaleko zinema baten giroa barrualdean birsortuz.Denbora horretan, taberna gunea erabat eraldatuko da, barrualdean aire zabaleko zinema baten giroa birsortuz. Ideia da espazioak udako arratsalde edo arratsalde baten sentsazioa piztea, belardi batean film bat ikusten ariko bagina bezala: giro lasaia, informala eta berezia, publikoari esperientzia atsegina eta desberdina eskainiz.Horretarako, arreta jarriko da eszenografian eta harreran, eta krispetak eskainiko dira emanaldietan zehar, ukitu dibertigarri eta eskuragarria emanez.
Programa honako hau da:
• Uztailak 3. “El jovencito Frankenstein”. Hasiera honek tonu ludiko eta ezaguna eskaintzen du, umorearen bidez Frankensteinen mitoaren atea irekiz. Pelikulak gorputz ereaikiaren bizitza artifizialaren eta sortzailearen erantzukizunaren gaiak mahai gainean jartzen ditu, baina ikusleari modu arin eta gozagarrian hurbiltzen zaizkio.
• Uztailak 10. Filmaren oinarri literarioa Mary Shelleyren “Frankenstein edo Prometeo Modernoa” eleberriari buruzko literatura saio baten bidez jorratuko da, Ylenia Benitok gidatuta. Saio horrek aukera emango luke pelikulan umoretik landu diren gaiak sakonago aztertzeko: sortutako izakiaren bakardadea, gorputzarekiko beldurra, sortzailearen ardura eta munstroaren figura. Horrela, lehen bi asteek bloke oso bat osatuko lukete, Frankensteinen mitoaren inguruan.
• Uztailak 17. Hirugarren astean, zikloak Tim Burtonen unibertsora egingo luke salto, Eduardo Manostijeras filmaren emanaldiarekin. Pelikula honek beste gorputz mota bat jarriko luke erdigunean: amaitu gabe dagoen gorputza, zaurgarria eta aldi berean sortzailea. Eduardoren guraize-eskuak gorputz disidente baten ikur bihurtzen dira, ukitzeko zailtasuna eta sortzeko gaitasuna aldi berean adierazten dituztelako.
• Uztailak 24. Laugarren astean, film horrekin lotuta, Tim Burtonen La melancólica muerte de Chico Ostra liburuaren inguruko literatura-saioa egitea proposatzen da. Testu labur eta ilustratuen bidez, saioak Burtonen izaki bitxien mundua aztertuko luke: normatik kanpo dauden gorputzak, haur arraroak, izaki hibridoak eta samurtasunaren eta bazterketaren arteko tentsioa. Bigarren bloke honek Eduardoren figuratik abiatuta gorputz desegokien, bazterreko pertsonaien eta edertasun arraroaren irakurketa zabalduko luke.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa