Uxue Lasaren erakusketa Anbigu aretoan.

Home » Uxue Lasaren erakusketa Anbigu aretoan #actualidad

Apirilaren 30ean, osteguna, Uxue Lasa Ameztoy artista getariarraren “Kutxak, gorpuutxak eta altxorrak” erakusketa irekiko da Anbigun aretoan eta ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Erakusketa honetan Uxuek bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.

Uxue Lasa Ameztoy Getarian jaioa, 1984an. Rosa Valverderen ikaslea izan zen, eta bertatik ikasi eta garatu zuen kutxen gaia, amaigabeko mundu imajinarioak sortzeko aukera ematen diona, non surrealismoak eta absurdo existentzialak hartzen duten trama honen zati handi bat, horretara jotzen du noizean behin, pintura edo eskultura beste lanekin partekatuz. Beti material eta teknika berriak esperimentatzeko prest, edo argi eta garbi erabilerarik gabe geratu diren materialekin, igeltsua adibidez, helburu eta onura berriak aurkitzeko gai da Uxue. Bere lanetan koloreak garrantzi nabarmena hartzen du, freskotasuna eta nolabaiteko aire informala emanez. Vicente Ameztoyren ama-osabaren eragina nabaria du, bai Lasak mugitzen dituen gaietan, bai bere lanari heldu eta garatzeko moduan.

Euskal Herriko eskultoreen elkartearen lehendakariorde izan da, erakusketa ugarietan parte hartu du baita antolatu ere eta azken urteetan Ur mara museoko lan taldeko kidea da.

 

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa