Bisita gidatu antzeztua, tailerra eta ikuskizuna asteburu honetarako.

Home » Bisita gidatu antzeztua, tailerra eta ikuskizuna asteburu honetarako #actualidad

Hileko lehen larunbatean bisita gidatu antzeztua egiten da TOPIC-en familientzat, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Larunbat honetan, azaroaren 5ean, izango da berriro. Interesdunek 943650414 telefono-zenbakira deitu behar dute izena emateko, edo, bestela, cit@cittolosa.com helbide elektronikora idatzi.

Larunbat honetan ere tailerra + ikuskizuna formulaz gozatuko dugu. Oraingo honetan, biak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan daude. Aurten, Ondarearen iraunkortasunari buruzko jardunaldiak egingo dira, ‘Ondarea loratuz, gozatu!’ izenburupean. Lehenik eta behin, 16:30ean, tailer bat egingo da. Parte-hartzaileek, modu ludiko eta aktiboan, hondakinak txotxongilo bihurtzeko sormen-proposamen batzuk probatu eta ikasiko dituzte, birziklatzeak eta zaborra bereizteak duten garrantzia ulertzeko eta hainbeste hondakin ez sortzeko.

18:30ean, testurik gabeko ikuskizun batekin, Andaluziako Clicolé konpainiak ‘Uanna’ lana antzeztuko du. Txotxongiloak, mimoa, maskarak eta itzal-antzerkia nahasten dira eta izaera poetiko nabarmena dute. Ozeanoak jasaten dituzten plastikoek eragindako kutsadurari buruzkoa da gaia.

Tailerra + ikuskizun konbinatu horretarako izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa