EVOC -Experimenting VOCational training for puppeteers- egitasmoa txotxongilolarientzako lanbide-heziketari buruzko lankidetza-proiektu bat da, hiru helburutan oinarritua: lanbide-heziketako tresna berriak esperimentatzea; txotxongilolaritza arte-eremuaren egitura profesionalari buruzko hausnarketa komuna garatzea eta prestakuntzaren eta laneratzearen arteko lotura eguneratzea.
Europako 6 herrialdetako (Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Eslovenia eta Espainia) 14 txotxongilolari gazte hautatu zituzten txotxongilo-arteari buruzko prestakuntza esperimental, zeharkako eta ez-konbentzionaleko ikastaro batean parte hartzeko. Gazte horien artean, TOPICeko (egitasmoaren zentro bultzatzailea) pedagogia-arduradunetako bat dago, Europako beste bost txotxongilo-zentrorekin batera: Centre de la marionnette de la federation Wallonie Bruxelles (Belgika), Ljubljana puppet theatre (Eslovenia), Synkoino cooperative (Grezia), Teatro Gioco Vita (Italia) eta UNIMA (Txotxongilolaritzaren Nazioarteko Elkartea).
Egitasmoaren egungo fasean, hautatutako gazteek prestakuntza bat amaitu berri dute Tesalonikan (Grezia). Sylvie Baillonek (Frantzia) eta Stathis Markopoulosek (Grezia) zuzendutako tailerra izan da. Bigarren zatia 2022ko urriaren 5etik 11ra egingo da Ljubljanan (Eslovenia), Martina Mauric Lazarrek (Eslovenia) eta Fabrizio Montecchik (Italia) zuzenduta.
Tesalonikako tailer hauetan gai hauek landu dituzte: idazkera aztertu eta ikastea, muntaia testuan oinarritzea eta txotxongilo-antzerkiaren hizkuntzan oinarritutako eszenifikazioa..

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Igande goizak
10:30etatik 14:00etara
Astelehenak eta igande arratsaldeak: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean, 5ean arratsaldez eta 6an; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa