INAEMeko antzerki eta zirkuko zuzendariordea Titirijai inauguraziora etorri da.

Home » INAEMeko antzerki eta zirkuko zuzendariordea Titirijai inauguraziora etorri da #Uncategorized @eu

INAEM-eko antzerki eta zirkuko zuzendariorde Ana Fernández joan den larunbatean, azaroaren 25ean, Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren inauguraziora hurbildu zen. Jaialdira zein TOPIC-era gerturatzen zen lehen aldia izan da. Yanni Younge productions konpainia hegoafrikarraren ikuskizuna ikusi ahal izan zuen inaugurazio-ekitaldian eta Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero TOPIC-eko zuzendariek bisita gidatua egin zioten txotxongiloaren nazioarteko zentroan. “Ez zuen inoiz ikusi Espainian, hemen Tolosan txotxongiloen mundura bideratutako museorik. Niretzat pribilegio bat da programaturiko ikuskizunen ikusle gisa bezalako esperientzia hau partekatzea, TOPIC txotxongiloen etxe honek oroimenerako duen esperientzia hunkigarriarekin”, dio Ana Fernandezek.

“Txotxongilo-ikusle naizen aldetik, diziplina maite dut txikitatik, Segovian bizi nintzenetik, eta erraldoi eta buruhandien desfileetara joaten nintzen. Irudi horiei zerien boterea, oroimena deitzen diogun lekuren batean grabatuta geratu zen betiko. Zein ongi Tolosan oroimenerako haurtzaroari lotutako leku bat egotea, oso museo ederra, erakusketa-diseinu modernoa eta poesiaz betea duena.

TOPIC sekulako sorpresa izan da INAEMeko zuzendariordearentzat. Duela gutxi arte, INAEMeko arte eszenikoen eta musikaren dokumentazio-zentroan aritu da lanean. “Oroimena azaltzeaz gain, dokumentatu egiten den tokien balioa zein den badakit, edozein profesional ikerketatik pasatu eta gizarte osoaren zerbitzura jartzeko”. Ana Fernandezek elkarrizketa honetan nabarmendu du emozionalak diren eta oroimena, kultura eta antzerkia eraikitzen dituzten esperientzia horien indarra: “Museo hau hain dago antolatuta, ezen gurasoentzako, haurrentzako eta arte horretara jakin-minetik eta dokumentaziotik hurbiltzen diren profesional guztientzako pribilegioa baita”.

Amaitzeko, hauxe esan du: “Hunkituta nago Museoak dituen material didaktikoez, erakusten duten forma didaktikoaz, hiriarekin, eskualdearekin eta abarrekin duen harremanaz… Argi dago TOPIC izeneko ekimen hau Titirijai jaialdi honi lotuta dagoela”.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa