Aldi baterako egungo erakusketa:

L’ESTAQUIROT-en BIDAIA LUZEA 50 urte txotxongiloen munduan 2024/09/27 – 2025/03/09.
L’Estaquirot Teatre erakusketak bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu bere txotxongiloen 50 urteko ibilbideagatik: bere balentria, garai, abentura eta atrebentzia batzuk ezagutu eta dastatzeko ibilaldia. Txotxongilolarien bizitza, hain zuzen ere, abentura gisa baino ezin dugu definitu, beti zortez egokitutako garaiko haize erromantikoek bultzatuta.

70eko hamarkadan, haiek hasi zirenean, bultzaka zebiltzan haizeak demokraziarenak eta kultura ireki, libre eta konprometituaren ideia berriak ziren, mundua aldatzeko gogoz. Atrebentzia honen tresnak antzerkia, txotxongiloak, tailer bat, furgoneta bat, lagun talde bat eta bertako kultura katalanarekin identifikazio estu bat izan ziren. Hona hemen haien ibilbidea itxuratu duen bizkarrezurra. Erakusketa honetan sartzea L’Estaquirot Teatreren denbora luze hori gogora ekartzea da, haien eszenatokietatik bidaiatzea, emanaldien erritu-esentziak dastatzea, lanbidearen nobleziaz eta txotxongiloen arte figuratiboaz gozatzea.

Hiru abenturazale hauen -Núria Benedicto, Olga Jiménez eta Bertu Albà- bidaia liluragarrian sartzea da, baita barrutik eta kanpotik ikuspegi ironiko eta jostalariz begiratzen zion Alfred Casasenean ere.

Ideia agortezinez betetako laukote bat. Ikuskizunaren langileak, haiek definitzea gustatzen zaien bezala. Izan ere, konkretuaren eta entusiasmoren artistak dira, erabat bizi izandako eta errealista den sormen-abenturaren artistak.

Hegan egin eta oinak lurrean izan: paradoxa honek definitzen du haien egitekoa. Zentzuzko erokeriaren gidaliburua, “esan eta egin” deritzona irudikatzen duen ibilaldia: L’Estaquirot Teatre.

Un cuarteto lleno de ideas inagotables. Trabajadores del espectáculo, como a ellos les gusta definirse. En realidad, artistas de lo concreto y del entusiasmo, de la aventura creadora plenamente vivida y realista.

Volar y tener los pies en el suelo: esta paradoja define su quehacer. Un manual de sensata locura, una travesía que encarna el ‘dicho y hecho’: L’Estaquirot Teatre.

Aldi baterako aurreko erakusketak

  • Jatorria

  • Reset
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa